ZENTRAZIOA

Zentrazioa, klasean emandako termino berria da. Hasieran, klasean, zer esan nahi zuen ulertzea kostatu egin zait baina azkenean ulertu dudala uste dut. Beraz, ia ulertu dudan ikusteko eta ezagutza hau finkatzeko, aste honetako sarrera gai honi buruz egitea bururatu zait.


Eskolaurrean haurrek ikuspegi bat bakarrik kontuan hartzeko joera izaten dute, hau da, objektuen do egoeren alderdi bati bakarrik erreparatzeko joera, beste alderdi garrantzitsu batzuk kontuan hartu gabe. Honek, arrazoibide distortsionatua erabiltzera eramaten ditu. Joera honi, zentrazioa esaten zaio.

Piageten ustez, ume ngusiago bat bai da arreta deszentralizatzeko. Arazoak konpontzerako orduan edo egoerei begiratzeko orduan, esate baterako. Gehiago zehaztuz, fase intuitibotik aurrera, haurra arreta deszentralizatuz doa. Lehenengo, aurrean dagoen egoera, objektu edo pertsonaren bi ezaugarri edo xehetasunei erreparatuko die.

Operazio Konkretuak hastean, umeak aurrera egiten du deszentralizazio prozesuan eta azkenean bi ezaugarri baino gehiago kontuan hartzeko joera lortuko du. Dezsentratzen hasten direnean, umeek informazio berria erabiltzen dute, ikuspuntu desberdinak koordinatzen dituzte eta, ondorioz, pertzepzioaren distrotsioa murriztu egiten da.

Haurrek ez dute erlazio kausalaren kontzeptua ulertzen operazio konkretuen fasea oso aurreratua egon arte. Honi, ulermen progresiboa deritzo.


BIBLIOGRAFIA:
- Piaget, J., & TEORICOS, A. (1976). Desarrollo cognitivo. España: Fomtaine.

No hay comentarios:

Publicar un comentario