EPISIOTOMIA


Jaioberriaren gaiaren harira, interesgarria iruditu zait episiotomiari buruz idaztea. Klasean izan da termmino hau entzuten nuen lehenengo aldia, beraz, ez dakit askorik honi buruz. Klasean komentatukoaz gain, noski. Horregatik, klasean emandakoa oinarritzat hartuta, zenbait artikulu hautatu ditut eta honi buruzko sarrera bat egitea erabaki dut.

Hasteko, bideo hau ikusi dut, praktika honi buruzko ikuspegi orokor bat izateko. Hemen, link-a:

Bideoak ez du informazio zehatzik ematen eta gainera, ez nago ziur ematen duen informazioa fidagarria denik, baina bai ikusten da argi eta garbi nola egiten den episiotomia, beraz, interesgarria dela deritzot. Hau ikusita, episiotomia zehazki zer den eta nola egiten den ikertzen hasi gaitezke.

RAEren arabera (http://dle.rae.es/?id=FxotwS0), episiotomia, erditze batzuetan umekiaren irteera errazteko eta perineoa ez urratzeko aluan egiten den ebakuntza da.
Ez dut uste RAEren definizioa osatuena denik, beraz, artikulu zientifikoen definiziora goaz.

Episiotomia, perineoan egindako ebakuntza da, baginaren irekitzea zabaltzeko egiten da, erditzearen kanporatze-aldiko azken partean edo erditze berean zehar egiten da. Prozedura hau artaziekin edo bisturiarekin egiten da eta sutura baten bidez itxi behar da (Thacker, 1983).

Episiotomiaren aurrekariak:

1741ean agertu zen perineoan egindako lehenengo ebakuntza perineoaren urratze handia sahiesteko (Ould 1741). Mundu osoan episiotomia kopuruak nabarmenki igo egin zuten XX. mendeko lehenengo 50 urtetan zehar. Episiotomia prozesu kirurjiko ohikoenetariko batean bihurtu den arren, bere eraginkortasuna frogatu gabe barneratu egin zen (Lede, 1996). 

Jarduera hau gehien egiten den herrialdea, %62,5 batekin, Estatu Batuak dira, %30 Europan eta Hego Amerikan proportzio handiago batekin. Argentinan, esate baterako, emakumeen lehenengo erditzea denean, ia kasu guztietan egiten da episiotomia.

Amarentzako episiotomiaren efektu onuragarriak honako hauek dira:
  • Hirugarren graduko urraketen probabilitatea jaistea.
  • Perineoaren eta zoru pelbikoaren erlajazio muskularra mantentzea.
  • Honek funtzio sexuala hobetzen du eta gernu-inkontinentzia eta inkontinentzia fekala sahiesten ditu.
  • Urraketa bat baino askoz errazagoa da ixteko eta orbaintzeko.
  • Mozketa zuzena eta garbia baita.
  • Gerta litezkeen umekiaren itomena, traumatismoa garezurrean, burmuinaren hemorragia eta atzerapen mentala sahiesteko balio du.
  • Kanporatze-aldi luzeegia eraginak.
  • Erditzean zehar, episiotomiak sorbalden distokazia umekian sahiesten du  ere.


Bestalde, episiotomia gehiegi egitearen efektu kaltegarrien arean honako hauek daude:
  • Episiotomiaren luzakera.
  • Emaitza anatomiko desegokiak.
  • Esate baterako, akrokordoiak, asimetriak edo introitoaren gehiegizko estutzea, baginaren prolapsoa, fistula retrobaginalak eta fistula analak.
  • Gehiegizko odol-galtzea eta hematomak.
  • Mina eta edema episiotomia egindako gunean.
  • Infekzioa eta deshizientzia.
  • Sexu-disfuntzioa.


Episiotomia hiru mota ezberdinekoa izan daiteke, mozketa non egiten den arabera. Bertikala/Erdikoa, Latarala eta Erdi-Laterala;

- Erdikoa, mozketa zuzen batean datza, baginatik uzkirantz, ezkerreko irudian bezala. Ebakuntza ezin da oso luzea izan, ezin da uzkiraino heldu.

Laterala, mozketa horizontala da, ez da ia erabiltzen.

- Azkenik, Erdi-Laterala, mozketa uzkirantz doa baina ez zuzen, diagonalean, uzkitik urrunduz, eskuineko irudian bezala.


Erdiko episiotomia erdi-lateralekoa baino emaitza hobeak lortzen dituela ez da konprobatu. Erdikoak, erdi-lateralarekin konparatuk dituen abantailak dira: sexu-funtzio hobea eta orbaintze hobea eta orbainaren itxura hobea. Metodo honen alde ez daudenek, episiotomien luzaketarekin gehiago erlazionatzen delako da (Shiono, 1990).

Eta honekin sarrea hau amaitzea gustatuko litzaidake, ez da oso sakona izan, baina informazio hau episiotomiari buruz gehiago jakiteko balio izan dit.

BIBLIOGRAFIA:

- Bideoaren link-a: https://www.youtube.com/watch?v=0y-Z-5ZfxvA
- RAEren definizioaren link-a: http://dle.rae.es/?id=FxotwS0
- Thacker SB, Banta HD. Benefits and risks of episiotomy: an interpretative review of the english language literature, 1860-1980. Obstet Gynecol Surv 1983;38:322-38
- Ould F. London: J Buckland, 1741:145-6.
- Lede R, Belizan JM, Carroli G. Is routine use of episiotomy justified?. Am J Obstet Gynecol 1996;174:1.399-402.
- Shiono P, Klebanoff MA, Carey JC. Midline episiotomies: more harm than good?. Obstet Gynecol 1990;75:765-70.
- Carroli, G., & Belizán, J. (2008). Episiotomía en el parto vaginal. La Biblioteca Cochrane Plus, (2).

No hay comentarios:

Publicar un comentario