Aste honetan, klasean, Giza Garapenaren Psikologia zer den eta zertan oinarritzen den eman dugu. Beraz, honi buruzko sarrera bat egitera noa.
Giza Garapena, bizitzan-zeharreko aldaketa-prozesua da. Prozesu hau etengabekoa da, beraz, gutxinaka eraikitzen goaz. Metagarria da, hau da, esperientziak gehituz goaz. Direkziozkoa da ere, honek, gero eta konplexuagoa dela esan nahi du, progresio bat dagoela, bai gizarte arloan, bai emozio arloan, baita gizarte arloan ere. Honez gain, bereiztua da. Bakoitzak bere prozesua du eta guztiok gara desberdinak, bizi-zikloaren hasieratik, amaierara. Giza Garapena antolatua da ere. Ondorioz, kontrola, disziplina eta ordena beharrezkoak dira, guztirako. Azkenik, prozesu hau holistikoa da. Hau da, osoa da, zatien batuketa baino gehiago da, gure pertsonaren eragile guztiek lotuta egon behar dute.
Giza Garapenaren helburuak:
(Harré y Lamb, 1990; Bengoechea, 1996; Hernández Blasi, 1998; Fajardo et al., 2002)
- Adinari eta esperientziari dagokien aldaketak deskribatzea.
- Pertsonak ulertzeko.
- Honi esker lortzen dugu pertsonaren lorpenen eta arrakasten sekuentzia.
- Pertsonak konparatzea.
- Honetarako, ikerketa egitea garrantzitsua da.
- Printzipio teorikoen bidez azaltzea.
- Oinarrizko kontzeptuak menperatzea beharrezkoa da (korronteak, paradigmak...).
- Garapen ereduak iragartzea, aurreikustea.
- Hor dago pronostikoa, prebentzioa egitea.
- Disziplina arteko loturak eratzea.
- Jakintza egokia sortzen laguntzen dute.
- Hezkuntza, soziologia, pedagogia, antropologia...
Norbanakoaren eskubideak ere garrantzi handia daukate Giza Garapenaren Psikologian. Honako hauek dira:
- Bizitza pribaturako eskubidea.
- Pertsonaren informazioa isilpean gordetzea.
- Pertsonaren informazioa bere aurka ez erabiltzea.
- Egiarako eskubidea.
- Beti egia esatea beharrezkoa da.
- Prozesua onartzeko eskubidea.
- Informazioa biltzeko brozesu batean berariazko pertsonaren onarpena jaso.
- Informazioa guztiz ulertu duela ziurtatu.
- Autoestimurako eskubidea.
- Kontuz ibili behar dugu.
- Esperientziak arrakastatsuak izateko.
- Esperientziak adinera, gaitasunetara... egokitzeko.
Gaur egungo Giza Garapenaren Psikologia ondo ulertzeko, ezinbestekoa da aurrekari historikoak zeintzuk diren jakitea. Beraz, hona hemen:

Locke (1632-1704) izan zen lehen aurrekaria, bera korronte enpiristakoa zen. Bere pentsaeraren arabera, ezagutza guztia esperientzairen bidez lortzen da, beraz, jaioberriaren burmuina "tabula rasa" bezalakoa da eta garapena aurrera doan einean, betetuz doa.
Idazle ingeles askoren aurka zegoen, beraiek berezko printzipio moralak zeudela pentsatzen zutelako.

Rousseau (1712-1778) izan zen bigarrena, korronte naturistakoa. Bere ustez, bizi-zikloko aldirik garrantzitsuena haurtzaroa da, gaitasunak garatzeko garai sentibera baita. Garai sentibera zela zioen hezkuntza, jolasa e.a. dagoelako. Honetaz gain, giza garapena naturaren ulerketatik hasi behar dela zioen, ezagutza behaketatik eta esperimentaziotik lortzen baita.

Azkenik, Darwin (1809-1882). Korronte eboluzionistako zientzilaririk garrantzitsuena izan zen eta bere teoria, hautaketa biologikoa zen. Honek zioenez, onenek bakarrik jarraitzen dute aurrera, hau da, ondoen eta gehien preparatuta daudenek eta gaitasun gehien daukatenek.
Bere liburua, El origen de las especies por medio de la selección natural izan zen eragin handiena izan zuena eta honen bidez, eboluzio-biologia modernoko oinarriak ezarri zituen.
Giza Garapenaren Psikologiaren hasieratik hona, paradigma nagusiak Mekanizista, Organizista eta Testuinguru Dialektikoa izan dira:
- Mekanizista. Makinaren metafora planteatzen du. Honen arabera, dena aurretik finkatuta eta zerrendatuta dago. Beraz, ezin da garapenaren berezko ordena aldatu. Paradigma honen arabera, ez dago protagonistarik.
- Portaera: aurrekariak/ondorioak.
- Garapena: inguruko estimuluek kontrolatutako erantzunak.
- Organizista. Honek, pertsonek izaki bizidun bezala jokatzen dutela dio, erabakiak hartzeko gai dira. Paradigma honetatik ikusita, pertsonaren barruko egiturak garrantzi handiago hartzen du, gainera, bizi-zikloko benetako protagonista da.
- Portaera: barruko egiturak edo antolakuntzak sortu.
- Garapena: testuinguruak ezin du hurrenkera unibertsala aldatu. Hau da, gauzak gertatzen jarraituko dute, ez da testuinguruaren araberakoa.
- Testuinguru Dialektikoa (Kultural-Kontestuala). Honen arabera, pausoz pauso edo egunez egun eraikitzen doa bizia. Ingurua eta norbanakoa lotuta doaz, beraz, elkarreragina dute.
- Metafora: jasotzen ari den gertakaria. Eskema mentalak ez dira nahikoak, karakter proaktiboa beharrezkoa da.
- Portaera: ingurunearen eta norbanakoaren arteko elkarreragina, banaezinak dira.
- Garapena: norbanakoaren beraren erantzukizuna
- Oinarria: karakter proaktiboa.
- Protagonista: pertsona bakoitza.
BIBLIOGRAFIA:
- López, J. F. (2012). Bizi zikloan zaharreko giza garapena: oinarria eta praxia. Deustuko Unibertsitateko Argitalpenak.
- Pérez, N. P. (2011). Psicología del desarrollo humano: del nacimiento a la vejez. Editorial Club Universitario.
No hay comentarios:
Publicar un comentario