Nerabeak, 12-13 eta 17-18 urte bitartean dauden pertsonen multzoa dira, ezaugarri sozial eta psikologiko antzekoekin. Nerabezaroa aldaketa fisiko eta emozionalen etapa da. Haurtzarotik, helduarorako hazkundea suposatzen du. Betidanik lotu egin da nerabeen irudia errebeldiarekin, txarto portazearekin, helduei kasu ez egitearekin... Hau guztia horrela da benetan? Zergatik?
Funes (2005) -en arabera, nerabezaroa ez da bakarrik hori, nerabezaroa helduen pertzepzioa nerabezaroaz ere bada. Bere hitzetan, "Esan genezake ez dagoela arazorik nerabeekin, helduak dira euren nerabeekin arazoak dauzkatenak".
Halaber, Funes (2005) zioenez, nerabeen segurtasuna edo segurtasun falta, arriskuen eta krisien gestioa klima familiarren araberakoak dira. Euren buruenganako konfidantzaren parte bat, familiako pertsona helduekin eraikitako konfidantza-erlazioen araberakoa da. Nerabearen erlazioak helduekin izango dira bere nerabezaroa baldintzatuko dutenak.
Honen harira, Sandí-Esquivel, L. eta Díaz-Alvarado, A- (1995) -ren hitzetan, ikerketa batzuk aipatzen dute badaudela egoera psikologiko batzuk drogen kontsumora bultzatzen dituztenak nerabeak. Esate baterako, emozionalke txarto sentitzea, identitate arazoak, jarrera errebeldeak, inpultsibitatea, jarrera desbideratuak eta bere tolerantzia, burmuin-arazoak eta arazoak rol sexualarekin.
Amaitzeko, Alvarez-Solís, R. M., eta Vargas-Vallejo, M. D. P. (2002) -ren arabera, badaude hainbat ikerketa adierazten dutenak nerabeen %20 jarrera-arazoak dauzkatela. Eta hauek etiketatuak geratuko dira errebeldetzat. Jarrera errebelde bat, arauen, baloreen eta ohituren jontra doan jarrera da.
BIBLIOGRAFIA:
- López, J. F. (2012). Bizi zikloan zaharreko giza garapena: oinarria eta praxia. Deustuko Unibertsitateko Argitalpenak.
- Sandí-Esquivel, L., & Díaz-Alvarado, A. (1995). Síntomas de rebeldía, depresión y aislamiento asociados al consumo de drogas en adolescentes costarricenses. Alcohol, 67, 67.
- Funes, J. (2005). El mundo de los adolescentes: propuestas para observar y comprender. Intervención socioeducativa, 29, 78-102.
- Alvarez-Solís, R. M., & Vargas-Vallejo, M. D. P. (2002). Violencia en la adolescencia. Salud en Tabasco, 8(2), 95-98.
No hay comentarios:
Publicar un comentario