Aste honetako aurkezpena jubilazioari buruzkoa izanda, aproposa iruditu zair giari buruz blogean hitz egitea. Honi buruz daukadan aurreiritziak eta aurrekontzeptuak ezabatzeko edo egiaztateko eta gaian gehiago sakontzeko.
Hasteko, López Pazen (2012) arabera, Zahartzarora hurbiltzean, erretiroa hartzea eta noiz egin erabaki garrantzizkoenetakoak dira, nolako bizimodua izango duten aukeratzen baita. Erabakiok eragina dute, bai alderdi finantzarioan, bai emoziozko egoeran, bai iratzarri-egoerako orduak emateko moduan, eta bai familiarekin eta lagunekin erlazionatzeko eran ere. Makina bat zahar erretiraturi diru-laguntzak emateko arazoak zenbait ondorio gizarteari dakarzkio, bereziki baby-boom belaunaldia zahartzarora hurbiltzean. Horri lotutako arazo bat hauxe da: euren kasa moldatu ezin diren zaharrei etxeko konponketa egokiak eta zaintza eman beharra. Erretiroa ideia berri samarra da.
Jarraitzeko, zahartzaroa bizitzako etaparik gogorrenetarikoa da. Galketa asko gertatzen baitira, eta honek bakardade-sentimendua areagotzea ekar dezakelako. V. Madozen (2001) hitzetan, bakardadea, baztertua egotearen sentimendu apesunbratua da, interakzioen mundura heltzeko aukerarik ez izatea. Bakardadea, ezinegon emozionaleko kondizioa da, pertsona bat besteengandik inkonprenditua edo baztertua sentitzen denean edo nahi dituen jarduerak (fisikoak, intelektualak edo intimitate emozionala garatzekoak) burutzeko laguntzarik ez daukanean agertzen dena,
Rodríguezen (2009) arabera, bakardadeak ez dauka zertan sentimendu negatibo bat izan beharrik, beraz, bakardade objetiboa eta subjetiboa existitzen direla ondorioztatu dezakegu.
- Bakardade objetiboak, laguntza (compañía) faltari egiten dio referentzia.
- Bakardade subjetiboak, bakardade sentimenduari. Bakar sentitzen diren pertsonei egiten die erreferentzia. Sentimendu mingarria da eta pertsona nagusi askoren kezka eta izua. Bakardade subjetiboa ez da inoiz kontzienteki bilatua.
Asko guztatu zait Rodíguezen erreferentzia hau, nik berdina pentsatzen baitut. Batzuetan bakarrik egotea nahiago dut jendearekin egotea baino, eta hau ez da bakardade-sentimenduaren berdina. Bakarrik egon zaitezke momentu puntual batean baina badakizu norbait daukazula planak egiteko, hitz egiteko, e.a.
BIBLIOGRAFIA:
- Paz, J. F. L. (2012). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia (Vol. 13). Universidad de Deusto.
- Madoz, V. (2001). 10 palabras clave sobre los miedos del hombre moderno (No. 159.942). Verbo Divino,.
- Rodríguez Martín, M. (2009). La soledad en el anciano. Gerokomos, 20(4), 159-166.
No hay comentarios:
Publicar un comentario