MUSIKA HAURNALDIAN

Blogean aipatzeko gaien bila, Institut Marqués garatzen ari den ikerketa hau topatu dut (https://institutomarques.com/area-cientifica/). 


Honetan, bizitzaren hasieran musikak daukan eraginari buruz hitz egiten da. Honekin lotutako proiektu berri batekin hasi dira. Euren helburua, in vitro ernalketa, musikaren bidez hobetzea da. 

Sistema berri honekin, euren laborategietan, enbrioiak eguneko 24 orduak igarotzen ditu musika-bibrazio txikiekin. Euren ikerketaren arabera, eurek musikarekin landutako obuluen ernalketa tasa %5 batean hobetu egiten da.

Euren ikerketei esker, konturatu dira, umekia 16. astetik aurrera, entzuteko gai dela (umekiak oraindik 11 zentrimetro bakarrik neurtzen dituenean) eta mugimendu txikiekin erantzuten duela.

Federico, G. F, (2001) -ren arabera, musikoterapiak lagundu dezake haurnaldian. Baina ez dauka zerikusirik abestia polita izatearekin edo amaren gustokoa izatearekin. Lortu behar dena da, abesti hori amaren gorputza estimulatzea. Dantzaren, mugimenduaren, erlajazioaren bidez, esate baterako.

Federico, G. F. (2001) -ren hitzetan, haurdun dagoen emakume bat emozionalki elikatu behar da bere garapena eta umearena hobetzeko, sentiberagoa bueltatzen baita. Musikak hau lortzeko behar den guztia dauka.

Amaitzeko, Cuesta, M. V. G. B., Romero, R. M. D., Sevilla, J. L., Sotres, J. S., Romero, E. P., eta López, F. O. (2004) -en arabera, musikak eragina dauka organismo bizi guztietan, ez bakarrik haurdun dauden emakumeetan. Eta eragiten dituen efektu biologikoak hainbatekoak dira, esate baterako:
  • Metabolismoaren areagotzea.
  • Azkartzen edo geldotzen du arnasketa.
  • Odolaren bolumenean dauka eragina.
  • Arterien presioa aldatzen du.
  • Estimulu sentsorialen inpaktua txikitzen du.
  • Erritmo kardiakoa aldatzen du.
  • Tentsio-arteriala aldatzen du.
  • Urin gastrikoen jariaketa aldatzen du.
  • Tonizitate muskularrean du eragina.
  • Izerdi-guruinen funtzionamenduan dauka eragina.
  • Azalaren oreka termikoan eragina dauka.




BIBLIOGRAFIA:

- Federico, G. F. (2001). El embarazo musical: comunicación, estimulación y vínculo prenatal a través de la música. Editorial Kier.
- Cuesta, M. V. G. B., Romero, R. M. D., Sevilla, J. L., Sotres, J. S., Romero, E. P., & López, F. O. (2004). Efectos de la musicoterapia sobre la ansiedad generada durante la atención dental, en las mujeres embarazadas en el Servicio de Estomatología del Instituto Nacional de Perinatología. Revista de la Asociación Dental Mexicana, 61(2), 59-64.

No hay comentarios:

Publicar un comentario