DIBORTZIOA

Aste honetako presentazioetariko bat dibortzioari buruz izan da, beraz, oni buruz idaztea erabaki egin dut, gai honi buruz gehiago sakondu ahal izateko eta ikertzeko.


Dibortzioa, ezkontza bat amaitzen denean, ematen da. Bikoteko partaideren batek edo biek horrekin amaitu nahi duten momentuan. López Pazen (2012) arabera, dibortzioan edo banaketan eragina duten faktoreak askotarikoak izan daitezke: ezkonkideen adina, diru-sarrerak, seme/alaba bat izatea, e.a.

New York Times egunkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, Sonja Lyubomirskyk egina, bikote ezkonberriaren zoriontasun-inpultsoa lbi urte baino ez du irauten, gero ezkontza baino lehenagoko ongizatea bilatzera bueltatzen direlako.

Lyubomirskyren ikerketaren arabera, bost ezkontza bakoitzeko bi, bibortzioarekin amaitzen dira, eta arrazio nagusiak, komunikazio falta (%6'7) eta desleialtasuna (%59.9) dira.

Fernández Rasines, P., & Bogino Larrambebere, M. (2013) -en arabera, ordea, banatze eta dibortzioen kopururik handiena, bai gizonengan eta bai emakumeengan ere, 40 urtetik 49 urtera bitarteko adin-tartean dago. Ezkontza desegitean emakumeen batez besteko adina 42,3 urte zen eta gizonena, 44,9 urte.
Desegindako ezkontzen batez besteko iraupena 15,7 urte zen. 10 dibortziotatik hiru ezkonduta 20 urte igaro eta gero geratu ziren, eta 10 dibortziotatik bi, sei eta hamar urte arte iraun zuten ezkontzan.
Desegindako ezkontzen %42k ez dute seme-alabarik, %48,4k adingabeko haurrak zituzten bakarrik, %3,9k ekonomikoki mendekoak ziren seme-alaba adinez nagusiak, eta %4,9k bi egoeratan zeuden seme-alabak.
Hausturen %57,2tan elikagaietarako pentsio bat eman zuen. Hausturen %85,9 tan, aitari egokitu zitzaion ordaintzea, hausturen %5,1etan amari eta hausturen %9tan bi ezkonkide ohiei. Hausturen %12tan pentsio konpentsatzaile bat egon zen, eta 10 kasutatik 9tan senarrak ordaindu zuen.
Adingabeen zaintzari dagokienez, kasuen %81,7tan amari ematen zitzaion, %5,3tan aitari, %12,3tan partekatua izan zen eta kasuen %0,7tan beste familia edo erakunde batzuei eman zitzaien.

Datu hauei guztiei esker, ondoriozta dezakegu Espainiar justizia nahiko patriarkala eta genero-berdintasunaren kontrakoa dela. Kasu gehienetan ama da seme-alabekin geratzen dena banaketetan, emakumearen rola seme-alabak zaintzea oraindik dela esan nahi duena. Gainera, ia kasu guztietan gizona da pentsioa eman behar diona emakumeari. Beraz, gizona hartzen da diru-sortzaile bakartzat, emakumea lanetik eta diru-produkziotik, berriro ere, baztertuz.

BIBLIOGRAFIA:

- Paz, J. F. L. (2012). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia (Vol. 13). Universidad de Deusto.
- Fernández Rasines, P., & Bogino Larrambebere, M. (2013). Gurasotasun berriak testuinguru aldakorretan: ikerketa proiektua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario