Klasean haurtzaroa ematen hasita, atxikimenduari buruzko sarrera egitea aproposa iruditu zait. Honetan gehiago sakontzeko aukera izateko, gai interesgarria dela iruditzen zaidalako. Klasean emandakoaz gain, aurkitutako informazioa ere gehituko dut.
Atxikimendua, binkulazio afektibo intentsu bat giza definitzen da, intentsua, iraunkorra, bakarra, bi pertsonen artean garatzen eta ezartzen dena, elkarrekintzen ondorioz sortzen dena eta berehalako helburutzat bilatzea eta hurbiltasuna mehatxu egoeratan duena. Honek segurtasuna, protekzioa eta kontsolamendua ematen baitu.
Ikuspuntu emozionaletik, atxikimendua sortzen da beste pertsona baldintzarik gabe zurekin egongo dela zihur duzunean. Honek, enpatiaren agerpena errazten du, komunikazio emozionala eta pertsonen arteko maitasuna.
Atxikimendu-lokarria, lehenengo urtera inguru agertzen da eta umearen eta bere gurasoen artean ematen da. Bestalde, atxikimendu-irudia bizitzan zehar alda daiteke. Atxikimendu-erlazio bakoitzak bere ezaugarri zehatzak ditu, faktore batzuk influentzia handia daukatelako. Esate baterako, adina eta elkarrekintza. Erlazio hauek oso zabalak dira, baina garrantzitsuenak haurraren biziraupena bermatzearenak dira. Segurtasuna eman, autoestimua eta intimatzeko aukera, hau da, komunikazio-emozional pribilegiatu bat izatea, bai ereantsietate edo konfusio egoeretan seguru sentitzeko babestea.
Lehenengo gizarte erantzuna (Jaiotzatik, 7. hilabetera)
- Jaiotzatik, 2. hilabetera.
- Jaioberriak gizartearen erantzun bat daukala daki, baina ez ditu pertsona ezagunak ezezagunetatik bereizten. Irribarre bat ikusten du eta bera ere irribarre egiten du. Bere gurasoak bereizten ditu baina goinontzeko pertsonak, ez.
- 2. hilabetetik, 7. hilabetera.
- Jaioberriak badaki gizartearen erantzuna daukala. Orain, honez gain, ezezagunak eta ezagunak bereizten ditu. Badaki gutxi gora behera noretaz "fidatu" daitekeen eta noretaz ez.
Berariazko atxikimendua (7. hilabetetik, 30. hilabetera)
- 8. hilabetean inguru.
- Adin honekin, haurra bere gurasoengandik banantzera beldurra dio, beraz, esploratzera doanean, ez ditu bere gurasoak bistatik galtzen. Momentu guztietan daki non dauden.
- Bere aita jarraitzen saiatzen da ere.
- 10. hilabetean inguru.
- Pertsona ezezagunengandik umea estugarri dago, honez gain, pertsona ezezagunek nazka ematen diote. Ez du eurekin egon nahi, badaki haiekin bere gurasoekin bezalako segurtasuna ez duela edukiko.
Berariazko atxikimendua (30. hilabetetik, aurrera)
Adin honetako umearen ikuspegia helburuak dira. Bere helburu pertsonalak lortzen saiatzen egongo da etengabe. Nahi duena nola lortu dezakeen aztertzen.
Orain ez da bere zaintzaileak ez egoteagatik tristatzen. Orain, seguru sentitzen da eta bere helburuak lortzen saiatuko da.
Helburu banatuak lortzen joateko lan egingo du umeak, mundua ezagutu nahian.
BIBLIOGRAFIA:
- Barudy, J., & Dantagnan, M. (2005). Los buenos tratos a la infancia: Parentalidad, apego y resiliencia. Editorial Gedisa.
- Polaino-Lorente, A. (2004). Familia y autoestima/Aquilino Polaino. Madrid: Ariel.
No hay comentarios:
Publicar un comentario