GAZTE-LANGABEZIA

Gaur klasean egindako aurkezpenaren harira, aproposa iruditu zait gazte-langabeziari buruzko zerbait idaztea blogean. Beraz, informazioa bilatu eta sarrera bat egiteari ekin diot.

García J. R. (2011)-ren arabera, gazte-langabezia, Espainiar lan merkatuko oinarrizko disfuntzioetariko bat da, honek, eragin zuzena dauka gaur egungo eta etorkizuneko glanik gabeko gazteen egoera ekonomikoan  eta euren ingurukoetan. Gaur egungo krisiak larriagotu duen arren, arazo hau azken hamarkada haetan zehar egon den arazoa da.

25 urte baino gutxiago dauzkaten pertsonen langabezia-tasa, 25 urte baino gehiago dituzten langabezia-tasa bikoiztu egin du azkeneko lau hamarkada hauetan. 2010ean, gazte-langabezia tasa %41,6 ra heldu zen, 2,3 aldiz, 25 urte baino gehiago dituzten langabezia-tasa baino altuagoa.

López Pazen (2012) arabera, bestalde, Kontratatzaileek, orokorrean, langile gazteagoak nahiago dituzte kontratatu; izan ere, horien trebetasunak transferigarriagotzat hartzen dira; hortaz, denbora luzeko langile horietako asko eta asko lehenago jubilatu beharrean, aurkitzen dira edo soldata txarragoko lanak onartu behar dituzte.

Kaleratutako langabeak erresuminduta eta baztertuak sentitu ohi dira, baldin eta uste badute ez zituztela justiziaz eta sentiberatasunez tratatu. Langabeziari buruzko ikerketak hainbat kontu lotu ditu berarekin, eta hauexek dira: urdaileko arazoak eta odol-presio handia; gorputz- eta buru-gaixotasunak: bihotzekoak, apoplejia, antsietatea eta depresioa; senaremazteen arteko arazoak eta familiarrak; osasun-arazoak: psikologikoak eta seme-alaben jokaerakoak; eta buru-hilketa, homizidioa eta beste delitu batzuk.

https://www.youtube.com/watch?v=eV4smRslKKQ

Bideoaren arabera, Espainian, 3 gaztetatik 1 ez dauka lanik. Gazte gehienek nahiago izaten dute herrialdetik ateratzea lan egitera. Aipatzen dute, nola beste herrialdeetan ez dela erreza lana aurkitzea ere, baina Espainian baino errazago dela eta hobeto ordaintzen dutela normalean.

Bestalde, askok aipatzen dute Espainiaz nazkatuta daudela, etorkizunerakoo aukerak ez daudelako eta bizitzera geratu nahi direla lanean hasi diren herrialdean. Batzuek neskalaguna eta laguntaldea daukate han. Beraz, hor geratuko direla bizitza osoan zehar diote.


BIBLIOGRAFIA:

- Bideoaren link-a: https://www.youtube.com/watch?v=eV4smRslKKQ
- García, J. R. (2011). Desempleo juvenil en España. Causas y soluciones (No. 1130).
Paz, J. F. L. (2012). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia (Vol. 13). Universidad de Deusto.

No hay comentarios:

Publicar un comentario