Aste honetako prezentazio bat gurasotasunari buruzkoa izan denez, interesgarria iruditu zait honi buruzko sarrera bat idaztea.
Gurasotasuna helduaroko rol bat da. Heltzen garenean, bakoitzak bere bizitzeko modu bat hartzen du; beharbada, zenbaitek bere bikotearekin bidaiatzeari ekiten diote; beste zenbait, bikote gabe bizi arren, bere lana gustuko du eta lan horri ematen dio bere bizitza, etab. Baina, bikote batek haurrak izaten dituenean, jada bikote hura guraso bihurtzen da. Horrela, guraso eta seme-alabek familia osatuz.
Euskaltzaindia hiztegiaren arabera, gurasotasuna, guraso denaren nolakotasuna da, hau da, guraso izatea.
Guraso izateak haurra zaintzea, elikatzea eta haztea dela esango genuke. Haurra oso menpekoa baita jaiotzean.
Gaur egun dagoen gurasotasunaren pertzepzioa ez da beti horrelako izanda. Duela ez hainbeste, onartzen zen familia-eredu bakarra, gizon eta emakumeen artekoa zen, hainbat seme-alabekin. Gaur egun, ordea, famili-eredu hori ez da ikusi daitekeen bakarra.
Iribarrenen (2010) arabera, sailkapena irekia den arren, dibertsoa eta dinamikoa delako, hauek dira gaur egungo familia-ereduak:
- Familia zabalak edo konplexuak.
- Ezkontza familia edo nuklear funtzionala.
- Familia gurasobakarrak.
- Elkarrekin bizi diren familiak.
- Seme-alabarik gabeko familiak.
- Pertsona bakarreko familiak edo single.
- Familia berreraikiak edo mixtoak.
- Adopziozko familiak.
- Abegi-familiak edo "kanguro" familia.
- Familia homoparentalak. - Genero berdineko bikoteaz osatua.
- Ugalketa landuaren bidez jaiotako seme-alabak dauzkaten familiak.
- Subrogazioaz osatutako familiak.
- Dibertsitate familiarra.*
*Honek adierazten du nola identitate kultural adina familia-eredu existitzen diren gaur egun.
Familia homoparentalei buruzko informazio lortu nahian, oso interesgarria iruditu zaidan albiste hau ikusi dut 20 minutos egunkarian:
![]() |
https://www.20minutos.es/noticia/2875500/0/espana-pais-europeo-poblacion-lgtb/ |
Honetan, Espainian eta Europan dagoen LGTB poblazio portzentaiak aurkezten dira. Eta izenburuan dioen bezala, Espainia, munduko LGTB poblazio-kopuru handienaren eskala batean, bigarrena dago, %6'9 batekin. Lehenengo Alemania dago, %7'4.
Bestalde, ere aipatzen da nola 14 eta 29 urte arteko askoz pertsona LGTB gehiago dauden; eta honek, pentsarazi egin dit.
Hasteko, ezinezkoa da Espainia edo Europa osoko poblazioaren LGTB pertsonen portzentaia ateratzea orientazio sexuala ez delako zentsoan edo dokumentu ofizialetan agertzen. Bestalde, nire ustez, gauza ez da pertsona gazteen artean LGTB pertsona gehiago dagoela. Pertsona gazteok onartuagoa daukagu dibertsitate sexuala eta horregatik, gutxiago kostatzen zaigu gure identitate sexuala onartzea heterosexuala ez izatetakotan.
Amaitzeko, albistean ere aipatzen da nola emakume baino gizon gehiagok esate zutela LGTB zirela. Nire ustez, bi emakumetako bikoteak onartuagoak daudelako pornografiaren erruz. Emakumeen bikote homosexualak gizonentzako produktu gisa ikusita daude, beraz, hobeto ikusiak dira.
BIBLIOGRAFIA:
- Albistearen link-a: https://www.20minutos.es/noticia/2875500/0/espana-pais-europeo-poblacion-lgtb/
No hay comentarios:
Publicar un comentario