Klaseko azken aurkezpena honi buruzkoa izango denez, gaiaren inguruan sakontzea eta informazioa bilatzea aproposa iruditu zait.
Heriotza biziaren erabateko eta betirako amaierari deritzo. Zergatien artean zahartzaroa, malnutrizioa, gaixotasunak, traumatismo larriak, indarkeria eta suizidioa daude. Lehenengo hirurak berezko heriotza moduan sailkatzen ditugu, azken hirurak ez bezala. Gaur egun munduan 10 eragilerik ohikoenak dira kardiopatia iskemikoa, istripu zerebrobaskularrak, BGBKa, arnas aparatuko infekzioak, minbizia (bereziki arnas aparatukoa), HIESa, gaixotasun diarreikoak, diabetesa (mellitus), errepideetako istripuak eta hipertentsio-kardiopatiak, hurrenkera honetan OMEren arabera. Hala ere, hainbat kasutan heriotza eragin duena ez da argi gelditzen eta batzuetan autopsia egin behar izaten da, indikazio mediko eta judizialengatik.
Heriotza-tasarik handienak dituzten herrialdeak afrikarrak dira, 2006an Niger, Sierra Leona, Liberia, Hegoafrika, Angola, Botswana eta Zimbabwe.
Heriotzaren benetako izaera hainbat erlijio-ohituren arduretako bat izateaz gain, filosofiaren aztergaia ere bada. Berpizkunde (kulto abrahamikoetan) eta berraragiztatze (Indiakoetan) sinesmenak heriotzaren osteko beste bizitza batzuekin lotuta daude.
Kultura batzuetan, beste batzuetan baino askoz hobeto ikusita dago heriotza. Kultura okzidentalean, hiletak eta entierroak egiten dira. Tristeak, malkoz beteta, hila betirako agurtzeko. Mexikon, ordea, festak egiten dira eta Hil guztien egunean, hilak ospakuntzekin gogoratzen dituzte. Janaria, loreak eta denetarikoak eramatin dizkiote hilerrira eta han jaten dute guztiek.
Beste alde batetik, buruaz beste agiteaz ere hitz egitea gustatuko litzaidake.
Pérezen (1999) arabera, Suizidioa lehenengoetariko heriotza-kausa da OMSen arabera. Egunero 1110 pertsonak buruaz beste egiten dutela sumatzen da, eta mila ehunkak, saiatzen dira. Ez dauka zer ikusirik geografiarekin, kulturarekin, etniarekin, erlijioarekin edo posizio sozioekonomikoarekin. Edonork, bizitzakoedozein puntutan, bizitzak sentidurik ez daukala sentitu dezake. Gaixotasunaren batengatik, erlazio baliotsu baten galketarengatik, haurdunaldi batengatik, bakardadearengatik edo eguneroko zailtasunak tolerantziarik gabeko pertsonetan.
BIBLIOGRAFIA:
- Pérez Barrero, Sergio Andrés. (1999). El suicidio, comportamiento y prevención. Revista Cubana de Medicina General Integral, 15(2), 196-217. Recuperado en 17 de mayo de 2018, de http://scielo.sld.cu/scielo.php?script=sci_arttext&pid=S0864-21251999000200013&lng=es&tlng=pt.
No hay comentarios:
Publicar un comentario