HAURNALDI GOIZTIARRA




Klasean haurnaldi goiztiarra aipatu denez, honi buruzko albiste bat bilatu egin dut:


Hasteko, gai honi buruzko sarrera moduko bat. Haurnaldi goiztiarra edo haurdunaldia nerabezaroan, emakumea ugalkorra izaten hasten denetik, nerabezaroaren amaierara, aldi horretan haurdun geratzean gertatzen da. OMSek nerabezaroa 10 urtetik 19 urtera ezartzen du. Beraz, tarte honetan emakume bat haurdun geratzen bada, haurdunaldi goiztiarrari buruz hitz egiten egongo gara.

Munduan 1000 milioi baino nerabe gehiago daude, eta gutxigorabehera %83 herrialde azpigaratuetan bizi dira. Aitzitik haurnaldi goiztiarra ez da bakarrik herrialde hauetan ematen, herrialde industrializatuetan ere ematen da, Estatu Batuetan adibidez, non seme bat izan duten nerabeen %70 seme hori ez zuela nahi aitortzen duten. 

Albistean irakur dezakegun moduan, neska 11 urte dauzka, Murtziakoa da eta semearen aita bere neba da, 14 urtetakoa.

Haurnaldi goztiarrak hainbat arazo sor ditzake amaren eta umearen osasunean, amaren gorputza seme bat izateko oraindik prestatuta ez baitago. Gainera, normalean, haurnaldi goiztiarretan, haurdun dauden neskak ez dira medikuarenera joaten erditu baino lehen, arazo gehiago sortaraziz. Neska hau ez zuen erditu baino lehen inolako tratamendu edo kontsultarik izan ez medikuarekin ezta ginekoloarekin, beraz, bere osasuna eta semearena arrisku handian zegoen.

Arazo hauek mota askotakoak izan daitezke, biologikoak ez ezik, psikologikoak ere. Gainera, normalean, haurdunaldi goiztiarretan, ama erditzen duen lehenengo aldia izaten da, beraz, honek arazo gehiago sor ditzake; esate baterako, hipertentsio arteriala, honetaz gain, hazkunde intrauterinoaren atzerapena ere gertatzen da sarritan. Haurdunaldiaren lehenengo erdian, normalean ama haurdun dagoela ia sumatzen ez duenean, nerabeak hainbat arazo pairatu ditzake, adibidez, abortua, anemia, infekzioa gernu-aparatuan eta bakteriuria asintomatikoa izan ditzake amak. Bigarren erdian; kuadro hipertentsiboak, plazentarekin zerikusia duten hemorragiak, pisu gutxi hartzea (amarekin elikadura txarrarekin lotuta), erditze goiztiarraren sintomak, menbrana obularren apurketa eta plazentaren askatze goiztiarra.

Erditze-prozesuan ere hainbat arazo egon daitezke: hasteko, fetoaren posizioaren aldaketa (ondo ateratzeko buruz behera egon behar da eta zilbor-hestearen kokaera ere aztertu behar da), amaren pelbisaren garapen osatugabeagatik gertatzen da eta honek, forceps eta zesarea egitea beharrezkoa du. Honez gain, erditze-kanalaren estutasuna dela eta, fetoarentzako erditze traumatikoa izateko arriskua asko handitzen da.

Mota honetako haurnaldietan, ama ez da arazoak izaten dituen bakarra, jaioberriak ere hainbat nahaste bizitzeko arriskuan dago. Pisu gutxikoa izan ohi da, bai 9 hilabeteak pasatu baino lehen jaiotzen delako normalean eta jaiotzen den unerako ere pisu gutxi izan ohi du.

Amaitzeko, nire gai honi buruzko iritzia ematea gustatuko litzaidake. Ez naiz inor emakume bati bere semea noiz izan esateko, baina argi dago nerabezaroa ez dela arorik aproposena. Emakumearen gorputza ez dago haurdunaldi baterako prest, eta erditze baterako gutxiago. Gainera, gaur egun, nerabe bat ezin da jaioberri batez arduratu. Gure gizartean ez, behintzat. Institutora joateko garaian dago, ikasteko, lagunak, egiteko, ondo pasatzeko... Seme bat 10 urterekin izatea, albistearen neska bezala, bizitza zakarrontzira botatzea da, beste pertsona baten bizitzaz arduratu behar izango baitzara.


BIBLIOGRAFIA:

  • Menéndez Guerrero, G. E., Navas Cabrera, I., Hidalgo Rodríguez, Y., & Espert Castellanos, J. (2012). El embarazo y sus complicaciones en la madre adolescente. Revista Cubana de Obstetricia y Ginecología38(3), 333-342.
  • Peláez Mendoza, Jorge. (1997). Adolescente embarazada: características y riesgos. Revista Cubana de Obstetricia y Ginecología23(1), 13-17.

No hay comentarios:

Publicar un comentario