JOLASA

Jolasari buruz hitz egiteko, interesgarria iruditu zait Imma Maríni egindako elkarrizketa hau aipatzea:

https://www.youtube.com/watch?v=UATxQmKSJZE

Honetan, Immak jolasak dauzkan umearekiko onurei buruz hitz egiten du. Bere hitzen arabera, jolasak hezitze-balio handia hartzen du jolasak haurtzaroan. Esate baterako, kuriositatea pizten du eta berarekin, hezkuntzaren motorra, poza eta betetasuna eragiten du umearengan, umeak laguntzen ditu euren beldurrak kanporatzen eta honela, euren sentimendu eta emozioak sortzen, enpatia garatzen lagundu ere egiten du jolasak eta normak eta pautak errespetatzen irakasten du, besteak beste.


García A. eta Llull, J. (2009) -ren arabera, jolasa ezinbesteko jarduera da umearen garapen eta heziketarako. Ume bat begiratzen geratzen bagara, ikus dezakegu nola, bere jaiotzatik, jolasaz gozatzen duen. Hasieran, gorputz-mugimendu sinpleekin eta gutxinaka-gutxinaka, elementu berriak sartzen doa. Denborarekin, jolasak bere irudimenaren mekanismoak martxan jartzen lagunduko dio, bere sorkuntza garatzen eta helduekin eta bere berdinekin komunikatzen laguntzen.

Juan Fco. López Paz (2012) -ren arabera, lehenengo 2 urteetan, umea bakarrik jolasten da, bere gorputzeko parteak aztertuz. 

Denbora pasa ahala, jolasteko erak garatuz eta aldatuz doa, jolasen konplejotasuna handituz. Azkenean, 11/12 urterekin, jolas-etapa hau amaitzen da, bizitza osoan zehar jolasten garen arren, haurtzaroan izango da jolasak onura gehiago izango dituen unea.



BIBLIOGRAFIA:

- Garcia, A., & Llull, J. (2009). El juego infantil y su metodología. Madrid: Editex, 32, 315-317.
López, J. F. (2012). Bizi zikloan zaharreko giza garapena: oinarria eta praxia. Deustuko Unibertsitateko Argitalpenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario