Aurreko sarreraren ildotik, interesgarria iruditzen zait haurnaldian arazoak eman dezakeen beste faktore bati buruz hitz egitea. Beraz, alkoholismo arazoak dituzten amak eta euren umekiek haurnaldian zehar eta erditzea eta gero pairatzen dituzten problemei buruz idatziko dut.
Gaur egun, alkohola guztien esku dago; gazteen eta helduen esku. Urtero heriotza gehienen eragile da, mundu guztian zehar zabalduta baitago. Hain zabalduta eta eskuragarri dagoen arren, ezin dugu ahaztu droga bat izaten jarraitzen duela, kokaina bezalakoa, eta horregatik da hainbeste kalte egiten duela. Azken finean, droga bat izaten jarraitzen duelako, legala izan arren.
Droga izanda, dependentzia handia sortzen du, eta abstinentzia ere. Biek daukate eragin handia amaren eta umekiaren gorputzean eta hauek kaltetu egiten ditu.
Herrialde batzuetan, haurnaldian zehar substantziak kontsumitzea legezko zigorra dakar, eta beste batzuetan, legezko zigorra egon ez arren, gizartearen zigor bat jasotzen du amak. Honegatik da ama alkoholiko gehienek erditze aurreko atentzioa jasotzen ez dutelako, ez dutelako gizartearen edo legearen zigor hau jaso nahi; eta honek kalte handiagoa egiten dio haurnaldi-prozesuari, amari eta enbrioiari. Seme-alabek amaren droga kontsumoagatik kaltetuak ikusten dira haurnaldia baino lehen, haurnaldian zehar eta haurnaldia eta gero (bere garapenean, ikasketetan, e.a.).
Modu berean, amek kulpabilitate sentimendu handia pairatzen dute bere rola ondo betetzen ez daudela pentsatzen dutelako eta gizarteak hori esaten dietelako, amaren rola ondo betetzen ari ez direla. Sentimendu honek abstinentzia prozesua mantentzea zailtzen du eta alkoholan berriro erortzea eragiten du. Haurdun alkoholikoen beste ondorio bat, euren bizitzak desegituratu egiten direla da. Familia, lana, bikotea, lagunak... Galtzen dituzte. Honek kalte psikologiko handia eragiten du amarengan erebai.
Toxikoen kontsumoaren ondorioak ikus daitezke plazentan, enbrioian eta umekian. Ugarienen artean, azpimarra daiteke umearen pisu baxua jaiotzean (OMSen arabera, 2500g baino gutxiagokoa). Alkoholak eragindako kalte neuronala haurdunaldi osoan zehar gertatzen da, ez bakarrik lehenengo hiruhilekoan, eta honek umeen atzerapen mentala eragiten du gehienetan. Honez gain, jaioberrien depresioa, arnas-arazoak, infekzioak, malformazioak, umeki alkoholikoaren sindromea eta abar sortzen du alkoholismoak haurnaldian.
Hau guztia hitz multzo bat bakarrik ez dela frogatzeko, 2005ean Uruguayko ospitale batean 45 egunetan zehar jaioberriei egindako ikerketa batean oinarritu egin naiz hurrengo datu hauek ateratzeko:
- Jaioberri ikertuen %11 pisu baxua zeukaten jaiotzean (2500g baino gutxiagokoa).
- %15 osasun-arazoren bat asaldu zuen (jaioberrien depresioa, arnas-arazoak, infekzioak, malformazioak edo beste batzuk)
- Jaioberri batek umeki alkoholikoaren sindromea zeukan.
- Emakumeen %37 haurnaldian zehar alkoholaren kontsumoa aitortu egin zuten. Kasu gehienetan, noizeanbehinkako kontsumoa, ospakizunengatik edo festengatik.
Ikerketa honetan parte hartu zuten eta alkohola eta tabakoa haurdunaldian zehar kontsumitzen zuten amen jaioberrien artean, umearen pisu baxua, haurdunaldi aste gutxiago eta perimetro zefaliko baxuagoa ikus daiteke alkoholik eta tabakorik kontsumitzen ez zuten amekin konparatuz. Honez gain, emakumeen %13 alkoholarekin arazoren bat zutela adierazi zuten.
Alkoholarekiko arazorik handienak ama ezkongabe edo bananduen artean eman ziren. 19 eta 25 urte artekoetan, langabezian eta hezkuntza-maila baxua zeukatenetan.
Amaitzeko, drogek izugarrizko eragina dute guregan. Gure gorputza kaltetu ez ezik, gure bizitzetan ere influentzia daukate. Drogek familiak apurtzen dituzte eta bizitza arrakastatsuak porrotera eramaten dituzte. Ezin dugu inoiz ahaztu alkohola ere droga dela, arriskutsuenetarikoa gure bizitza eta albokoena zapuzten dezake, beraz, kontu handiz jokatu behar da berarekin.
Argi dago bakoitzak nahi duena egin dezakeela eta ezin dudala ezer egin. Berdin dit pertsona bat bere bizitza alkohola edaten eman nahi badu, baina nire ustez, ezin dio hori bere umekiari egin. Haurnaldian zehar edateak semearen etorkizuna baldintzatuko du. Bere garapen prozesua ez da izango behar litzatekeena izango, zailtasun gehiago biziko ditu eta bera ere alkoholikoa izateko joera handia dauka.
BIBLIOGRAFIA:
- Berenzon Gorn, S., Romero Mendoza, M., Tiburcio Sainz, M., Medina Mora Icaza, M. E., & Rojas Guiot, E. (2007). Riesgos asociados al consumo de alcohol durante el embarazo en mujeres alcohólicas de la Ciudad de México. Salud Mental, 30(1).
- MAgRI, R., Míguez, H., Parodi, V., Hutson, J., Suárez, H., Menéndez, A., ... & Bustos, R. (2007). Consumo de alcohol y otras drogas en embarazadas. Archivos de Pediatría del Uruguay, 78(2), 122-132.
No hay comentarios:
Publicar un comentario