Klasean emandako egozentrismoaren gaian sakontzeko, bideo hau aurkitu dut YouTuben eta oso interesgarria iruditu zait gai honetaz hitz egiteko.
![]() |
https://www.youtube.com/watch?v=dFOGqe6vVBA |
Bideoan ikus dezakegu nola egiten dieten esperimentu berdina 3 urteko eta 5 urteko zenbait umeri. Esperimentua honetan datza:
Panpin batek (Ana) pilota bat darama eskuetan, baina txisa egitera joan behar duenez, pilota saski batean uzten du eta joaten da. Denbora bat pasa eta gero, Ana oraindik bueltatu ez denean, beste panpin bat (Luna) dator, eta honek, pilota ikusi eta hartzen du. Baina joan baino lehen, Lunak, pilota beste kutxa batean uzten du, ez Anak pilota utzi zuen saskian, kutxa ezberdin batean. Pilota kutxan utzi, eta Luna joaten da. Orduan, Ana bueltatzen da bere pilotaren bila.
Umeei egiten dieten galdera honakoa da: Non bilatuko du Anak pilota?
3 urteko umeen garunak oraindik ez du besteen azalean jartzeko gaitasuna garatu. Ezin dute ulertu nola beste pertsona batek eurek daukaten ezagutza ezberdin bat izango duten. 3 urteko umeak pentsatzen du berak pentsatzen eta dakien guztia dela besteek dakiten eta pentsatzen dutena. Eurek ikusi dutenez nola Lunak pilota lekuz aldatzen duen, Ana kutxa horretan begiratuko duela uste dute, ez utzi zuen saskian, eta asko harritzen dira horrela ez dela ikustean.
Halaber, esperimentua 5 urteko umeekin errepikatzen dutenean, umeek badakite Anak pilota saskian bilatuko duela, eta ez kutxan, badakitelako Ana ez dela konturatu pilota lekuz aldatu dutelaz, eurek (umeek) badakiten arren.
Esperimentu honekin, ondorioztatu dezakegu, enpatia izatea eta besteen azalean jartzeko gaitasuna 3 urteko umeek garatu gabe daukatela, 5 urteko umeek, aitzitik, hau garatuta daukate.
Montealegre (1994) eta Piageten hitzetatik, umea bere jarrera mentalaren preso da, eta ez da besteen jarreraz edo ikuspuntuaz kezkatzen. Umearen pertzepzio honekin amaitzeko, bere jarrera mentala gainditu behar du, egozentrismoa gainditzeko beharra dauka.
- Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=dFOGqe6vVBA
- Montealegre, R. (1994). El lenguaje egocentrico en la psicología contemporanea polemicas e investigaciones. Revista Latinoamericana de Psicología, 26 (1), 111-128.
No hay comentarios:
Publicar un comentario