GRAFISMOA

Klasean emandako grafismoaren gaiaren harira, interneten ume ezberdinen marrazkiak bilatzea erabaki dut eta Juan Fco. López Pazen liburuarekin lagunduta, marrazki hauek behatzera eta aztertzera ekingo diot.

Honako hau da hautatu dudan lehenengo marrazkia. Ageri denez, marra desorekatuak dira, zihur aski, esanahirik gabe. Honelako marrazkia egin du umeak marrazketarekin oso ondo pasatzen duelako, harrituta dago marrazketarekin.

Marrazki hau ikusita, nire ustez, ume hau Zirrimarraketaren aldian dago. Marrazki hau, umearen lehenengo marrena izan daiteke (ez du bere eskua kontrolatzen ez delako konturatzen bera egiten duela marrazketaren mugimendua) edo zirrimarraketa kontrolkatua ere izan daiteke, non umeak marrak begiekin kontrolatzen dituen. 

Konturatzen da lotura dagoela bere eskuaren mugimenduarekin eta marren artean. 2-4 urte izango ditu umeak, ziur aski.


Honako marrazkian ikus dezakegu nola umea zirriborroak ordenatuz doan, irudikapen zehatzagoetarantz doa.

Giza irudi bat marrazten saiatu dela ikus dezakegu. Nire ustez, zapaburuaren fasean dago marrazki hau egindako umea, eskema aurreko aldian. Buru handi bat marraztu du eta burutik ateratzen diren bi marra, hankak marraztu nahian. 

Azkenengo hau kontuan hartuta, umeak 4-7 urte izango dituela esan genezake.


Marrazki honetan ikus dezakegu nola umea nahiko garatuagoa dagoen aurreko marrazkiarekin konparatuz. 

Gizakiak zahaztasun handiagoz marrazten ditu (burua, enborra, hankak eta besoak marrazten ditu) eta marrazten dituen gauzak euren ezaugarri guztiekin marrazten ditu. Adibidez, etxea bere osagai guztiekin marraztu du (leihoak, atea, sabaia eta tximinia). 

Aitzitik, gardentasunak eraabiltzen ditu oraindik, hau da, etxea marrazterako orduan, barruan dagoen pertsona ere marraztu egin du, errealitatean ikusiko ez litzateken arren.

Hau guztia kontuan hartuta, ondorioztatu dezakegu ume hau eskema aldian edo errealismo intelektualaren aldian dagoela, beraz, 7-9 urte izango ditu ziur aski.



BIBLIOGRAFIA:

- López, J. F. (2012). Bizi zikloan zaharreko giza garapena: oinarria eta praxia. Deustuko Unibertsitateko Argitalpenak.
- González, A. L. (2012). La grafomotricidad en la educación infantil. Revista Arista Digital.

No hay comentarios:

Publicar un comentario