López Pazen (2012) arabera, adinekoek familiarekin dituzten harremanak berrantolatu eta aldatu egin dira. Zergatik? Familiaren bizi-zikloan eta familiaren egituran aldaketak gertatzen direlako eta lehen familiak egiten zituen zainketa batzuen ardura Estatuak hartzen duelako.
"Bestalde, adineko gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak hainbat motatakoak izan daitezke:
- ASOZIATIBOA: Familiak komunikazioan eta harremanetan
jarraitzen du garatzen (etxe berean bizi barik).
- AFEKTIBOA: Alde bien arteko afektu maila altua egoten da,
baina osasun arazoen ondorioz jaitsi egiten da (gabeziak,
minusbaliotasunak, gaixotasunak).
- KONTSENTSUZKOA: Adinean gora, seme-alabek gero eta
eragin handiagoa dute gurasoengan. Familiaren kanpoko gaietan,
ez dute bat egiten balioetan eta sinismenetan.
- FUNTZIONALA: Elkar zaintzen dute. Sarritan, adineko gurasoak
izaten dira seme-alabentzako laguntzarik handiena.
- NORMATIBOA: Adineko gurasoek seme-alabengandik laguntza
jasotzerik espero ez duten arren, gaur egungo familietan semealabek
erakuntzukizun maila altua erakusten dute. Belaunaldien
arteko harremanak, afektua, adostasuna eta laguntza oso
desberdinak izan daitezke talde batetik bestera." (López Paz, 2012)
Honekin lotutako informazioaren bila, berri hau aurkitu dut eta interesgarria iruditu zait aipatzea;
Albistean aipatzen diren 6 abantailak honakoak dira:
Honekin lotutako informazioaren bila, berri hau aurkitu dut eta interesgarria iruditu zait aipatzea;
![]() |
https://familias.com/1784/seis-ventajas-de-vivir-cerca-de-los-abuelos |
- Seme-alaben zainketan lagundu dezakete.
- Gurasoentzako laguntza morala dira.
- Aholku jakintsuak eta terapiatzat balio zaizkie gurasoei.
- Erosketak egiteko orduan, laguntzazkoak dira.
- Familia-afariak ez dira bakarri urtean behin.
- Familia bateratuagoa izatea.
Nire ustez, berri honetan ematen den aiton-amonen pertzepzioa nahiko berekoia da gurasoen aldetik. Aiton-amonak tresnatzat hartzen dituzte. Erosketak egiteko, seme-alabetaz enkargatzeko, terapia egiteko, aholku jakintsuak emateko... Egia da aiton-amonak pertsona oso jakintsuak eta lagungarriak izaten direla, baina beraiek ere bizi behar dute euren bizitza. Jubilatuta egoteagatik ez daukate euren seme-alaben betebeharrak bete beharrik, bizitza osoa eman dute lan egiten eta orain, jubilazioan, euren deskantsatzeko denbora da, nahi dutena egiteko eta ez euren semeetaz kezkatuta egoteko.
BIBLIOGRAFIA:
- Berriaren link-a: https://familias.com/1784/seis-ventajas-de-vivir-cerca-de-los-abuelos
- Paz, J. F. L. (2012). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia (Vol. 13). Universidad de Deusto.
No hay comentarios:
Publicar un comentario