Klasekideek egindako presentazioaren arabera, habia hutsaren sindromea, bakardade sentsazio orokorra da, gurasoek izan ohi dutena seme edo alaba batek etxetik joatean. Emakumeetan ohikoagoa izan arren, gizonezkoetan ere gertatzen da. Seme edo alaba baten ezkontzak antzeko sentimenduak ekarri ditzake ere, gurasoen papera eta influentzia, normalean, ez hain garrantzitsua izatera pasatzen delako.
Semearen gurasoekiko atxikimendu gogorrak egoera zailtzea egin dezake. Gurasoen papera, semea beraiekin bizi denean, hurbilagoa eta berehalakoagoa da, kanpoan bizi denean baino. Batez ere, distantziak ikustea zailtzen duenean.
Lopez Pazen (2012) arabera, gurasotasunaren prozesuan gauzak berez gertatzen dira. Prozesu horrek gailurra jotzen du gurasoen helduaroan. Halere, helduaroaren lehen aldian, beste arazo batzuei egin behar diete aurre guraso gehienek; eta horiek habia laster utziko duten seme-alabekin bizitzeagatik sortzen dira. Behin seme-alabak helduak egin eta euren seme-alabak izandakoan, belaunaldiarteko familia ugaritu egiten da kopuruan eta loturetan.
Guraso helduek, gehienetan emakumeek, izan ohi dute familia elkartuta; izan ere, eurek dituzte harremanak hedatutako familiaren beste adarrekin. Egungo familiak askotarikoak eta korapilatsuak dira. Gero eta sarriagotan, guraso helduek arautu gabeko hainbat kontu ikusi behar dute, esaterako: seme/alaba heldu batek famili etxean bizitzen jarraitzea edo uztea geroago itzultzeko. Baina kontu bat ez da aldatu; seme-alabei nola doazkien gauzak, halako ongizatea dute gurasoek.
Amaitzeko, Lugones Botellen (2001) hitzetan, sindromea duela gutxi ezagutzen den arren, betidanik existitzen da eta mundua adina zaharra da. Garrantzitsua da aipatzea fenomeno honen pertzepzioa asko aldatzen dela gizarte okzidental eta beste gizarteetan. Ohiturak, hezkuntza, lana, erlijioa, mituak, baita eguraldiak ere eragina dauka sindrome honen manifestazioetan. Gizartean izandako papera, estatus familiarrak eta abar, interes handiko gaiak dira ere honekin erlazionatuz.

BIBLIOGRAFIA:
- Lugones Botell, Miguel. (2001). El climaterio y el síndrome del nido vacío en el contexto sociocultural. Revista Cubana de Medicina General Integral, 17(2), 206-208. Recuperado en 16 de mayo de 2018, de http://scielo.sld.cu/scielo.php?script=sci_arttext&pid=S0864-21252001000200017&lng=es&tlng=es.
No hay comentarios:
Publicar un comentario